2008-03-06



Abangoardiak

Lehen Mundu Gerraren ondoren (1914-1918) artea ulertzeko modu berri bat sortzen da Europan. «Abangoardistak» izenak berak erakusten du mugimendu berri horren borroka kutsua, arau tradizionalen aurka matxinatzen dena. Artea sortzeko aurreko formak bertan behera utzi, eta errealitatearen edozein erreferentziatik aldentzen saiatzeak, arte abangoardista gutxiengo fin batentzat egokia bilakatzen da. Mugimendu horiek novecentismo intelektualismoak lehenago eman zituen aditzera Espainian..
Abangoardiak Europan

Futurismoa
1909an sortzen da, Filippo Tommasyo Marinettik (1876-1944) idatzi zuen lehen Manifestuaren argitalpenaren ondoren eta Lehen Mundu Gerraren ondoren bikatzen da. Kultura tradizionalaren gainditzea aldarrikatzen da, sentimentalismoa baztertu, eta aurrerapen teknologikoak, gerrazalekeria, bizitasuna, abentura eta kirola defendatzen dute.
Marinettik infinitiboa aditz forma bakar bezala proposatzen du, sintaxia deuseztu eta adjektiboak, aditzondoak eta puntuazio zeinuak kentzea proposatzen du eta lanari gizatasuna kentzea proposatzen du, edozein erreferentzia pertsonal saihestuz.